NOLEGA

Euskara zine aretoetara

TINKO Euskara Elkarteak lehenagotik hasita ikastetxeei eskaini eta eman izan die zine aretoetan euskarazko filmeak ikusteko parada, hartarako propio prestatutako materialen bidez gaia gelan jorratuz, bai pelikula ikusi aurretik eta bai ikusi ondoren. Honako helburu hauek ditu programak:

  • euskal ikasleen zine zaletasuna sustatzea
  • zinea ikasleen giza eta gizarte balioak bultzatzeko tresna bihurtzea
  • ikasleak euskarazko zinearen ikusle izaten ohitzea
  • euskara zine munduan normaltzeko oinarriak jartzen laguntzea eta euskarazko film eskaintza egon dadin film multzo kunplitu baten oinarriak jartzea.

Euskara Zine Aretoetara programarako Hitzarmena ere 1997an sinatu zen lehen aldiz. Handik hona etengabe urtero sinatzen den hitzarmen honen bidez TINKOk duen plangintza osoaren zati bat diruz laguntzen du Hezkuntza Sailak.

TINKO Elkarteak ikasturteko eskaintza eta honen zehaztasunak irailaren hasieran helarazten die ikastetxeei. Eskaintza egitetik emanaldiak eta inguruko lanketa gauzatu arteko antolamendu lan eta xehetasun guztiak ere Elkartearen eta ikastetxeen arteko harreman zuzenean mamituko dira. Hona eskabidearen eredua.