NOLEGA

IKE

Ikasgelaz Kanpoko Ekintzak

Klase emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpo dabiltzan uneetan ikasleek euskara erabil dezaten bereziki antolatutako ekimenak (jolastokia, jantokia, eskolako sarrera-irteerak, pasabideak, autobusa...) laguntzen ditu deialdi honek.

Deialdi honetan ez dira sartzen Eskolaz Kanpoko Ekintzak (extraeskolarrak). Horiek bere deialdi propioa dute, Guraso Elkarteei eta federazioei zuzendua.

Deialdi honetan parte hartzeko jarraibidea:

Deialdi hau kurtsoaren hasieran jartzen da martxan. Deialdiak jarritako epean bidali behar duzue eskabidea Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera. Ekimena burutu ondoren eta kurtsoa bukatu aurretik, Galdekizuna eta, ikastetxe publikoak ez zaretenen kasuan, Gastuen Justifikazioa dokumentuak bete eta toki berberera bidali behar dituzue.