NOLEGA

IKABIL

IKastetxeen Arteko BInakako Loturak

Euskarak irakasmaila desberdinetan bere lekua irabazi du azken urteotan, nagusiki hizkuntza ofizialaren statusa lortu izanaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko irakasmailetan, haur eta gaztetxo guztiak euskara edo euskaraz ikasten ari dira. Ikasle horiek, ordea, ama-hizkuntzaz zein etxeko/kaleko ingurugiroz oso egoera soziolinguistiko desberdinetakoak dira. Alderdi honetatik euskara maila eta erabilera egokia lortzeko zailtasunik handienak dituztenei oso lagungarri gerta dakieke inguru euskaldunagoetako ikasle eta familiekiko harremanak lortu eta sendotzea. Beraien bizi inguruak ere ziurrenetik baduke erakarmenik giro desberdineko ikasleentzat, gizarte molde desberdinen izaera bertatik bertara ezagutzeko aukera eman dezakeen neurrian. Harreman horiek bideratu eta sustatzeari egoki iritzi dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, elkar trukeek berekin dakartzaten kostuetan laguntzeko bideak ezarriz.

Deialdi honetan parte hartzeko jarraibidea

Deialdi hau, nahiz eta ekimena hurrengo ikasturtean gauzatu, aste santu inguruan jartzen da martxan. Trukakiderik ez baduzue lehenbizi interesatuen zerrenda (kontuz epearekin)igorri behar duzue parte hartu nahi duzuela esanez. Interesa azaldu duzuenokin, Hezkuntza Sailak zerrenda prestatu eta parte hartzeko nahia azaldu duzuen guztioi helaraziko dizue trukakidea bilatzea errazteko eta ez bilatzeko. Behin, trukakidea aurkitu duzuenean, bi ikastetxeok eskabide bana bete eta Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera bidali behar duzue. Ekimena burutu ondoren eta kurtsoa bukatu aurretik, Galdekizuna eta, ikastetxe publikoak ez zaretenen kasuan, Gastuen Justifikazioa dokumentuak bete eta lehengo toki berberera bidali behar dituzue.

Trukaketa prestatzeko materiala

2000a eta 2002a bitartean Leioako HNTak, Montse Soriak, azken urteetan IKABIL deialdian parte hartu zuten ikastetxeen materiala, eskabideak eta galdekizunak aztertu zituen. Bildu zuen materiala deialdian parte hartu nahi zuen edonorentzat lagungarria izan zitekeelakoan, Euskara Zerbitzuak sortu duen ULIBARRI bildumaren baitan argitaratu zuen IKABILerako laguntza-materialaizenburupean. Orain gune honetan duzu eskura