Idazleak Ikastetxeetan

Euskal Idazleen Elkarteak urteak daramatza Idazleak Ikastetxeetan izeneko programarekin lanean. Idazleek ikastetxeetara bisita egiten dute. Bisita horren aurretik ikasleek idazlearen obra aztertzen dute eta, horrela, beraientzat oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktibo bati ematen zaio bide. Bisitaldi horiek, besteren artean, honako helburuak dituzte:
- Ikastetxeetan literatura-zaletasuna sustatzea
- Idazleen eta ikasleen aurrez aurreko harremanak bideratzea
- Euskal idazleen obren zabalkundea
- Ikasleen literatura-gaitasuna sendotzea, teoria praktikarekin lotuz
- Idazteari gaur eguneko mundu gero eta teknologikoagoan leku propioa aurkitzea
EIEren eta Hezkuntza Sailaren arteko Hitzarmena 1997an sinatu zen lehen aldiz. Handik hona etengabe urtero sinatzen den hitzarmen honen bidez EIEk emanaldi kopuru jakin bat egiteko konpromezua hartzen du programa honen baitan.
Aurten ere Literatura-bideak programa proposatzen dizuegu. Antolatutako ibilbidea egiten du ikasgelak aurrez finkatutako idazle baten edo idazle eskola baten inguruan. Hala nola Sarako eskola eta Axular edo Victor Hugo Euskal Herrian Gaindik, Hemingway eta Urdaibai edo Gabriel Arestiren Bilbao. Interesa duenak interes hori agertzea besterik ez du egin behar, eskabide-orriaren dagokion laukitxoan gurutzea jarriz.
Euskal Idazleen Elkarteak irailaren hasieran bidaliko dizuen gutunarekin batera jasoko duzue parte hartzeko eskabidea (izena emateko epea urriaren 14an bukatzen da). Parte hartu nahi duenak eskabidea bete eta Euskal Idazleeen Elkartearen helbide honetara bidali behar du:
Euskal Idazleen Elkartea - Idazleak Ikastetxeetan programa / Zemoria kalea, 25 / 20013 DONOSTIA
Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen

