NOLEGA

EGB

Euskal Girotze Barnetegiak

Euskal Girotze Barnetegiek, batez ere, etxeko eta/edo kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die.

Barnetegien xede nagusia, hortaz, ikasleen hizkuntza-gaitasuna indartzeko ekintzak burutzea da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei, hizketako orduan duten askatu ezina gaindiaraztea, euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfidantza sortzea, hitz-etorria indartzea eta egiten duten euskara aberastea.

Azken urteotako eskaintzari jarraiki, aurten ere dauden bost Euskal Girotze Barnetegietara joateko aukera egingo du eskabidea betetzen duen ikastetxeak: Alkiza, Lemoiz, Barria, Elgoibar eta Segura. Etxe hauetan aste beteko egonaldiak egiten dituzte A, B zein D eredukoek; beti ere bere irakaslearekin datozen ikasgela osoak izan behar dute. Barnetegi hauek kurtso garaian egiten dute lan, bertaratzen diren ikasgelak astero aldatuz.

Egonaldi hauetan parte hartzeko jarraibidea:

Ikastetxeak egingo duen eskaera barnetegiren batean txanda eskuratzeko egingo du, baina ez barnetegi jakin batean. Txanden banaketa egiteko eratuko den batzordeak egingo du bost barnetegietako txanden esleipena.

Martxoaren lehen egunetan jasoko duzue ikastetxean araudia, informazio laburtua ematen duten triptikoak, Hormairudiak eta eskabidea

Eskabidea bete eta eramateko asmo duzuen gelako ikasleen zerrendarekin batera Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera bidali behar duzue epe barruan. Kurtsoaren bukaeran jakiaraziko zaizue zein txanda, zein barnetegitan eta zein egunetan egokitu zaizuen egonaldia. Irailaren hasieran barnetegietan egiten den bileran emango zaizue gainontzeko informazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero jo ezazue BARNETEGIETARA