Ahozko Adierazmena

Azken 15 urtetan izan ditugun Eskola-Antzerkigintza, Eskola-Bertsogintza eta Eskola-Kantagintza deialdiak biltzen ditu deialdi honek. Ahozko adierazmena lantzeko plan honen barnean Kontalaritza eta Eskola-Irratiak ere sartu dira. Deialdi honen helburua hizkuntzaren erabilpena egoera ez formaletan bultzatzea da.
Deialdi honetan parte hartzeko jarraibidea:
Deialdi hau kurtsoaren hasieran jartzen da martxan. Deialdiak jarritako epean bidali behar duzue eskabidea Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera. Ekimena burutzean ez ahaztu emanaldiko Ebaluazio-fitxa bana bete behar duzuela. Kurtsoa bukatu aurretik, Galdekizunarekin batera, beteta dituzuen Ebaluazio-fitxak eta, ikastetxe publiko ez zaretenon kasuan, Gastuen justifikazioa dokumentuak bidali behar dituzue aipatu NOLEGA atalera.

